Mezuak

Baratza etiketa duten argitalpenak ikusgai

Baratzean birlandatzen

Irudia
Aspaldiko partez, gaur baratzara joan gara eta lurra prestatu ondoren landare berriak birlandatu ditugu: letxugak, kalabazinak, Gernikako bi kalabaza, zerbak edo azelgak. Amaitzeko ureztatu egin ditugu. Zerbak landatzen Letxugak eta zerbak landatu berriak   Kalabazinak tipulinekin Gernikako kalabaza tipulen ertzean

Baratzan landare berriak landatzen udaberrian

Irudia
  Udaberria heldu da eta baratzean belar txarrak kendu ondoren atxurtu eta landare berriak sartu ditugu: letxuga eta tipulekin hasi gara.

Baratza belarrak ateratzen neguan

Irudia
 Aspaldian ez gara baratzara joan euri asko egin duelako. Gaur aukera eduki dugu barazkiak nola doazen ikusteko eta lekuz kanpoko belarrak kentzeko. Romaneskuak eta zizerbak Tipulina eta baratzuriak Brokoliak        

Baratza handitzea erabaki degu

Irudia
Gure baratza txikia haunditzen hasi gara, eskerrak DBHkoak laguntzera etorri zaizkigun Argi ibili zein egun den gaur!!!

Baratzuri jaio berria azaroaren 19an

Irudia
Azaroaren 19an lehen baratzuri landareak lurretik ateratzen ari ziren. Elene eta Gaizka lekuz kanpoko belarrak kentzen

Baratzean kartelak jarri eta landareak ureztatu ditugu.

Irudia
   Urrian zehar KARTELAK egin eta jarri ditugu baratzan gure landareak identifikatzeko. Bide batez landareak indartu daitezen ureztatu egin ditugu urriaren 22an.    Karteltxoak egiteko, lehendabizi makiltxoak moztu ditugu, ondoren kartelak izenekin inprimatu eta plastifikatu ondoren, makiltxoei itsatsi diegu kola beroarekin. karteltxoak prest baratzerako

Baratzan landare gehiago sartzen urriaren 11ean

Irudia
Berriz merkatura joan eta landare gehiago ekarri ditugu gure baratza betetzeko, kasu honetan: Tipulinak Baratzuriak Eskarolak Romanesku Aurrena tipulina landareak banatu ditugu, binaka eta hirunaka etortzen direlako batera.       Baratzuriak aleka banatu eta bi edo hiru ale batera sartu ditugu, puntarekin goraka. Zuloa egiteko makil bat erabili dugu:   Lanaren emaitza Azak eta eskarolak Letxuga eta ziazerbak   Tipulinak eta baratzuriak Letxugak eta ziazerbak

Baratzan lehen landareak sartzen urrian 3an

Irudia
   Baratzako lurra prestatu ondoren, urriaren 3an, Eibarko merkatura joan gara eta lehen landareak erosi ditugu: Letxuga Haritz hostodun letxugak Ziazerba edo espinakak Azelgak Azak Tipulinak     Erosi ditugun landare txiki guztiak banan bana landatu ditugu Andonin laguntzarekin. Aurrena lurrean presentatu egin ditugu, nola geratuko ziren ikusteko; hauek bi letxuga klase dira:          Mugaitz eta Anek tipulinak landatu dituzte errenkan: :    Bukaeran oso garrantzizkoa da, landareak ondo erregatzea