Zuntzarekin SASKI koloretsuak egiten
Tailerrean lan berria hasi dugu. Zuntzarekin saskiak egiten hasi gara.
Horretarako lehendabizi azpikaldea egiteko txapakumea moztu dugu neurrira eta zuloak egin dizkiogu taladroarekin.
Ondoren, zuntza hartu eta biribildu egin ditugu uretan sartu ahal izateko; Zuntz horietako batzuk koloredun uretan sartu ditugu, kolore desberdinetako zuntzak edukitzeko.
Dena prest gendukanean, txapakumean zurtoinak sartu eta zuntza trentzatzen hasi gara. Atentzio handia eskatzen duen lana da, baina saskiak oso ondo geratzen ari dira.
Egurra serran mozten |
egur ertzak lixatzen |
Maialen eta Gaizka zuntza biribiltzen |
Zuntzari tintea ematen |
saskietan untza trentzatzen |
Gabonetarako beste laurek ere bukatu dituzte beraien saskiak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina