Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua 17, 2018

Pasta txorizo eta tomatearekin

Irudia
  Gaurko errezeta ere guk bakarrik egiteko modukoa da.   Lehengaiak.  Makarroiak  Txorizoa Tomatea Gazta arrazpatua Gatza Olio pixkat   Prozesua  Lehenengo kazuela batean ur asko jarriko dugu egosten. Borborka hasten denean olio eta gatz pixkat botako dugu. Gero makarroiak botako ditugu eta denbora zainduko dugu. Pasta bakoitzak etiketan bere denbora jartzen du, baina gutxi gora behera 10-15 minutu izaten dira.    Pasta egosita dagoenean ura kenduko diogu, pasta koladore batera botaz eta gorde egingo dugu.    Bitartean sartagin batean txorizo puzketak frigituko ditugu eta eginda daudenean tomatea botako diogu dena berotzeko.   Amaitzeko dena nahastuko degu eta beroa zerbitzatuko dugu.   ON EGIN

Baratzuri jaio berria azaroaren 19an

Irudia
Azaroaren 19an lehen baratzuri landareak lurretik ateratzen ari ziren. Elene eta Gaizka lekuz kanpoko belarrak kentzen

Tortila frantzesak urdai azpikoakin edo gaztakin

Irudia
  Errezeta errez bat egin dugu banan banan talde guztiak.   Arrautza ontzi batean kraskatu eta gero sardexkarekin bueltak eman dizkiogu, dena batitu arte.    Batituta zegoenean, nahi zuenak urdai azpikoa eta nahi zuenak gazta puzketak bota dizkio gatz pixkatekin.    Sartaia sutan jarri eta olio tanta bat berotu ondoren arrautza batitua bota dugu tortila egin arte.  

Pistoa berenjenakin

Irudia
Lehengaiak 6 alberjinia edo berenjena handi  2 kalabazin ertain 2 piper berde 4 tomate 1 tipula 150 gr gazta railatua Gatza eta piperhautza   Irin pixkat rebozatzeko Oliba oiloa Alberjiniak ondo garbitu ondoren, xerra handitan moztu. Gatza bota eta aparte   gordeko ditugu. Ordu erdi ondoren, urarekin garbitu eta arretaz lehortuko ditugu.             Zartagin berotuko dugu oliba-olio ugariarekin su ertainean. Alberjiniak irinagatik pasa eta olio berotan frijituko ditugu. Ondoren sukaldeko paperarekin plater batean olio gehiegikeria ezabatu eta berotan gordeko ditugu Tipula zuritu eta puska handitan txikituko dugu. Kalabazinak zuritu eta xerretan moztu, piperrak garbitu, haziak kendu eta zerrendetan moztuko ditugu eta amaitzeko tomateak ondo garbitu eta dadoetan moztuko ditugu. Beste zartagin bat olio zurrustarekin berotzen jarriko dugu, eta tipula arin frijituko dugu bigundu eta zurix...

Donostiako GUREAKera bisita Urriak 23an

Irudia
   Gure ikaskide batzuk aurten praktikak egingo dituztenez, Donostiako GUREAKen bulegotara joan dira informazioa jasotzera Urriaren 23an.    Beste gelakideak, autobus bidaian lagundu diegu eta Donostian zehar txangoa egiteaz gain, saskibaloira jolasten ibili gara Unibertsitateko kantxan. Gero denok bazkaldu dugu Unibertsitateko jangelan.          Hamaiketakoa egiten Viktoria Eugenia inguruan. Unibertsitateko Karlos Santamaria  liburutegiaren atarian

Baratzean kartelak jarri eta landareak ureztatu ditugu.

Irudia
   Urrian zehar KARTELAK egin eta jarri ditugu baratzan gure landareak identifikatzeko. Bide batez landareak indartu daitezen ureztatu egin ditugu urriaren 22an.    Karteltxoak egiteko, lehendabizi makiltxoak moztu ditugu, ondoren kartelak izenekin inprimatu eta plastifikatu ondoren, makiltxoei itsatsi diegu kola beroarekin. karteltxoak prest baratzerako