Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa 16, 2020

SAN BLAS EGUNA ZIG GELAN

Irudia
Aupa kuadrilla Oraingoan Eibar eta inguruko herrietan oso kuttuna den San blas eguna ospatu dugu... San Blas opillak eginez nola ez. Orea eskolan egin dugu; Alde batetik osagaiak erosi ditugu; kilo bat irin 500g azukre 6 arrautza 100g gurina 100g txerri gantza anis esentzia 16g legami kimikoa Gantz biak nahastu ditugu azukrearekin krema bat lortu arte. Azukrearen kristal forma desagertzen da eta pomada antzeko bat egiten dugu. Anis bote erdia nahastuko diogu.. Ze usai gozoa... Orain arrautzak banan banan botatzen ditugu nahastea irabiatuz... poliki-poliki ostantzean moztu egingo zaigu nahasketa. Irina eta legamia bahetuko ditugu eta poliki-poliki nahastuko ditugu osagai guztiak. Oso garrantzitsua da pausu hau. Ez zaigu interesatzen glutena sortzea eta lasaitasuna behar dugu. Gau batetik bestera pausatzen utziko dugu hozkailuan ondo tapatuta plastikozko film batekin. Hurrengo egunean orea hozkailutik atera eta tenperatura hartzen utziko dugu mahai gainean. A...

DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKARA BISITAN

Irudia
Kaixo guztioi Abenduan denok dakigunez Durangora joaten gera, bai eskolatik, bai familian... eta aurten ere  ala egin dugu.  Euskal liburu eta Diskaren azokara. Goizean goiz trena hartu eta bertara joan gera Zig gelako ikasle, hezitzaile eta irakasle guztiak. Hain goiz heldu gara itxita zegoela, hamarretakoa egiteko denbora izan dugu bertan. Gainera Elgoibarko Zig gelako kideekin egin dugu topo. Egun batzuk lehenago punta puntan dagoen rap-era bat izan dugu bisitan Eibar BHIn; LaBasu... Oso hitzaldi interesgarri eta aberatsa izan zen eta gustura izan ginen denok. Azokan topatu genuen, baita heriko Sutagar taldekoak, Zea Mayzekoak, Doctor Deseo.... denak esango banu leku gabe geldituko giƱake. Konturatu zaretenez hauek denak abeslariak dira. Musika oso garrantzitsua da gu denon bizitzan , zurean ere? Liburu pilloa ikusi genituen, gainera liburuak ere aldatuz doazte, postu batean liburu batzuk desberdin ikusteko app bat erakutsi ziguten... ikaragarrria. Goiz e...

KORONABIRUSA DELA ETA

Irudia
Kaixo guztioi Poliki poliki bagoaz Bloga betetzen. Urte hasiera nahiko kaxkarra izan dugu istripuak medio izan direlarik... baina lasai denok ongi gaude eta pozik. Oraingoan gu ere koronabirusaren "mobida"dela eta etxetik ari gara lanean eta Blogari astindu eder bat ematea izango da gure lanetako bat. Ikasle eta familientzat egoera hau oso gogorra delakoan gaude. Animo pillia eta txintxoak izan, eskolako lanak egiten joan eta gogoratu mindfudnessak zenbat laguntzen digun, azken aldian frogatu dugun bezala , erabili ezazue.  Oraingo egunetan jasoko dituzuen ekarpenak kurtsoan zehar egiten egon garen irteera eta ekintzei buruzkoak izango dira. Hau dena amaitzean astero blogean ekintza bat sartzen saiatuko gara... ondo izan eta zaindu zaitezte.. 

DEBARA ELENE TURRILLASEN ERAKUSKETAREN INAUGURAZIO PRIBATURA....

Irudia
Gaur oporrak hartu baino lehenagoko eskolako azken eguna izan da eta denok Debara egin dugu txangoa. Oraingoan irteera berezia gure ikasle eta ikaskide den Elene Turrillasen margoen erakusketari inaugurazioa eman diogu... Debara trenez joan gera.. ze nolako suertea daukagun tren geltokia izatearena. Omaima Murtziatik etorri berri den gure ikasle eta ikaskideak lehen aldiz ikusi du ainbeste maite dugun gure kauntauri itxasoa. Oso momentu unkigarria izan da.Argazki batzuk ere atera ditugu.. momentuak merezi bait zuen. Eta a ze nolako ongietorria egin diguten Deban... A ze nolako artista gure Elene... Zenbat aurpegi ezagun.. Eguna borobilla izan dela argi gelditu ez bada gerturatu Debara bertan bait dago eta gauza asko ditu eskaintzeko (Elenen erakusketa adibidez)... Ondo izan, ondo bukatu eta hobeto hasi urte berria. Hoy ha sido el ultimo dia de clase antes de vacaciones y hemos salido a Deba de excursion. Hoy la salida era especial.. Hemo...