Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza 18, 2019

Baratzean birlandatzen

Irudia
Aspaldiko partez, gaur baratzara joan gara eta lurra prestatu ondoren landare berriak birlandatu ditugu: letxugak, kalabazinak, Gernikako bi kalabaza, zerbak edo azelgak. Amaitzeko ureztatu egin ditugu. Zerbak landatzen Letxugak eta zerbak landatu berriak   Kalabazinak tipulinekin Gernikako kalabaza tipulen ertzean

Espagetiak barazkiekin

Irudia
Lehengaiak • 250 gramo espageti • Birrindutako gazta parmesanoa 100 g • Tomate bat • Tipula erdia • Azenario bat • Piper gorria erdia • Piper berde erdia • Kalabazin bat • Baratxuri-atal bat • Albaka • Hautseko oreganoa • Piperbeltza • Gatza • Oliba-olioa Prestaketa Barazki guztiak ondo garbitu ondoren, tipulak eta azenarioa zuritu eta piperrekin juliana moduan moztu ditugu. Baratxuria dado txikietan zatikatu dugu. 2.   Oliba-olioa zurrustarekin zartagina berotu dugu. Tipulak gardendu arte prestatu ondoren, baratxuria eta gero piperrak eta azenarioak gehitu dizkiogu. 3.       Kuiatxoa edo kalabazina   garbitu eta xerretan moztu dugu. Triangelu itxurakin geratzeko xerra horiek lau zatitan moztu ditugu. Zartaginera gehitu ditugu. 4.       Gatza, piperbeltza, albahaka eta oreganoa gehitu dizkiogu. 5.     Tomateko haziak erretiratu eta julianan moztu dug...