Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua 14, 2018

Patata beteak hirugiarrarekin eta hegaluzearekin

Irudia
        PATATAK HIRUGIHARRAREKIN       Lehengaiak : • Hirugiharra 200g. • Tipula erdia • 6 patata ertain. • 4 koilarakada esne-gain-. • Gurina • Gatza.       Prestaketa Patatak garbitu eta erditik moztu ondoren, labean sartuko ditugu 30 minutuz. Tipula eta 8 hirugihar-zerrenda frijituko ditugu. Koilara bat erabiliz labean erretako patatak husten ditugu. Egin ezazu purea, patataren mamiarekin, gurin pixka batekin eta esne-gainarekin. Patatak bete eta hirugiharrarekin   estaliko   ditugu eta labean sartuko ditugu urreztatu arte. Patatak erditik ebakita, labean sartzen ditugu Patatak hustu ondoren, hirugiarrarekin beteko ditugu Gazta arraspatua, berriz labera sartu aurretik      PATATA   BETEAK   HEGALUZEAREKIN     Lehengaiak : • Hegaluzea 200g. • Tipula erdia • 4 koila...

Pinaburuekin ontzak egiten

Irudia
   Azken asteetan, pinaburuekin eta fieltrozko telarekin ontza batzuk egiten jardun gara.    Lehenengo lana, tela markatu eta moztea izan da. Telarekin kolore desberdinetako begiak, begininiak, hegoak, oinak, betileak eta abar egin ditugu. Oinak egiteko pipak garbitzeko erabiltzen diren makiltxo iletsuak ere erabili ditugu.    Ondoren kola beroarekin pieza guztaik, pinaburuari itsatsi dizkiogu. Argi ibili behar da kola beroarekin ez erretzeko!!    Amaitzeko batzuri soka jarri diegu gabonetako zuhaitzetik txintxilikatu ahal izateko eta eskolako pinuan ere jarri ditugu pare bat. gure eskolako zuhaitzean