URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO FERIA GERNIKAN
Oraingoan gure aintzinako ohiturak ikasteko asmoz, sasoiko barazki, fruta eta ainbat produktu ikusi eta daztatzeko asmoz joan ginen Gernikara. Urriak 28 astelehena, urduri, pozik... irrikitan Gernikara joateko. Beti bezala Eibarren trena dagoela baliatuz hura hartu eta Lemoara joan gera goizean goiz. Ardantzako tren geltokian dugu hitzortua, Eibarko udaletxe atzekaldean. Josu ere etorri da gaur praktiketan jai zuenez Gernika ezagutzera animatu da. Lemoan trenez aldatu behar genuen, estazioa topera batzukin Eibar bertatik goaz elkarrekin. Eguraldi ona dago eta jende asko animatuko dela dirudi. Barre batzuk ere bota ditugu trenean... Poliki poliki lasaituz goaz eta musika entzun edo ta lagunekin berbetan oso laburra izan da bidea. Gernikara doan trena ia jarraian etorri da eta bertan gaude noiz abiatuko zain. Beteta doa, ze ondo transporte publikoa erabiliz gure ingurugiroa zaintzen laguntzen dugu. Gernikara heldu gera ti-ta batean, zenbat jende dagoen. Komune...