Azukrerik gabeko gozoak
Ba al dakigu azukrerik gabe jaten? Eta zenbat azukre duen jaten duzunak? "Nocilla" egin dugu, eztiarekin egin genezakeen baiña azukrearekin egitea erabaki dugu eta gustukoa izateko azukre gehiago eta gehiago gehitu behar izan diogu. Oso ohituak gaude azukre asko jatera eta gutxi duenean zaporerik ez duela somatzen dugu, pixkanaka ohitu behar gara azukre gutxiago jatera etorkizunean osasuntsu egon nahi badugu behintzat... Platano eta olo (avena) tortitak ere egin ditugu, hauei ere azukrea ipini diegu, frutaren azukre naturalarekin oso zapore gutxi hartzen dugulako. Hona hemen bi errezetak, gogoratu azukrea beharrean eztia erabiltzea osasuntsuagoa dela! Urra krema - 200 g urra zurituak -100 g azukre erabili dugu/ 2 goilarakada ezti -60 g kakao - 100 ml esne Osagai guztiak sukaldeko robatarekin txikitu eta nahastu "nocilla" textura hartu arte. Nahiz eta azukrea izan, erositakoa baiño osasuntsuagoa da, kirola egin aurretik jateko aproposa! Olo eta platano tortitak - 8...