Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila 10, 2019

Azenario bizkotxoa

Irudia
Lehengaiak 1.      3 azenario handi (300g) 2.      200 g azukre 3.      200 g irin 4.      Gatza koilarakada ¼ 5.      Bi koilarakada legamia 6.      85 g mahats pasa 7.      100 ml ekilore olioa 8.      3 arrautza 9.      Kanela koilarakada bat Prestaketa 1.   Berotu labea 180 gradutara eta molde biribil bat olioztatu. Gainean laberako papera jarriko diogu. 2.   Birrindu azenarioak eta ontzi batean azukrea, irina, gatza eta legamia gehituko dizkiogu. 3.     Gehitu mahats pasak eta nahastu dena. 4.   Arrautzak irabiatu eta kanela gehitu ondoren beste guztiakin nahasiko dugu. 5.    Moldean bota eta labean 40 minutuz egingo dugu. Itxura xelebrea du, baina goxoa irten zaigu!!