Azenario bizkotxoa
Lehengaiak
1. 3 azenario handi (300g)
2. 200 g azukre
3. 200 g irin
4. Gatza koilarakada ¼
5. Bi koilarakada legamia
6. 85 g mahats pasa
7. 100 ml ekilore olioa
8. 3 arrautza
9. Kanela koilarakada bat
Prestaketa
1. Berotu
labea 180 gradutara eta molde biribil bat olioztatu. Gainean laberako papera
jarriko diogu.
2. Birrindu
azenarioak eta ontzi batean azukrea, irina, gatza eta legamia gehituko
dizkiogu.
3. Gehitu mahats
pasak eta nahastu dena.
4. Arrautzak
irabiatu eta kanela gehitu ondoren beste guztiakin nahasiko dugu.
5. Moldean bota eta labean 40 minutuz egingo dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina