SAN ANDRES EGUNAREN BEZPERA
Bai, gaur ilak 29 Eibar B.H.I. n bihar San Andres eguna dela eta taloak egiten ibili gara. Euskal kulturaren ondarea ikasi eta gozatzeko aukera izan dugu. Arto-irinez egindako orea da taloa, gero eskuz bildu ondoren, eskuz zabaldu ditugun xafla biribilak egin ditugu. Eskolako ainbat irakasle ibili dira prestaketetan. Mahaiak, irina, ur beroa, gatza eta sua behar genuen eta taldeka jarri gaituzte. Zelako lan aparta... 😃 Eguerdiko 11 ak aldera jarri gara martxan.. orea bildu eta pixkat lasai utzi dugu. Geroxeago zatitu eta bakoitzak bere zatiari forma eman dio... batzuenak borobilak, besteenak borobilak izan nahian, batzuk meheak besteak lodiak... baina zenbat gozatru dugun lagun artean forma ematen saiatu garenean.. gero kontu askorekin sutan ipini ditugu... lehengo erara... sartagin hauek oso kerten luzea dute zuzenan su gainean ipintzen zirelako.. Eta amaitzeko taloaren barruan txorizo egosi bana eman digute... Gaur ia bazkalduta goaz etxera... Ea biha...