Te pastak
L EHENGAIAK: Gurina 125 g. Azukrea 60 g. Kanela-koilaratxo erdia Gatz-apur bat Arinki irabiatutako arrautza bat Gozogintzako irina 250g. Txokolatea % 70 kakaoa Paper filma Laberako-papera PRESTAKETA 1. Bigundutako gurina, azukrea, kanela eta gatza katilu batean jartzen ditugu. Hagaxkarekin irabiatzen dugu masa krematsua lortu arte. 2. Ondoren arrautza gehitzen dugu pixkanaka, irabiatzeari utzi gabe. 3. Azkenik, bahetutako irina gehitzen dugu masara; aurrena pixkanaka eta gero eskuekin hura guztiz integratu arte. Ez dugu gehiegi nahastu behar, bola bat eratu arte soilik. 4. Masa biltzen dugu film-paperean eta hozkailura eramaten dugu 30 minutuz. 5. Denbora hori pasata, masa irineztatutako azalera baten gainean jartzen dugu. Arinki oratzen dugu eta arrabol batez hedatzen dugu, 4-5 mm-ko lodiera xafla bat lortu arte. 6. Labean aldez aurretik berotuko dugu ...