Te pastak
LEHENGAIAK:
- Gurina 125 g.
- Azukrea 60 g.
- Kanela-koilaratxo erdia
- Gatz-apur bat
- Arinki irabiatutako arrautza bat
- Gozogintzako irina 250g.
- Txokolatea % 70 kakaoa
- Paper filma
- Laberako-papera
PRESTAKETA
1. Bigundutako gurina, azukrea, kanela eta gatza katilu
batean jartzen ditugu. Hagaxkarekin irabiatzen dugu masa krematsua lortu arte.
2. Ondoren arrautza gehitzen dugu pixkanaka, irabiatzeari
utzi gabe.
3. Azkenik, bahetutako irina gehitzen dugu masara; aurrena
pixkanaka eta gero eskuekin hura guztiz integratu arte. Ez dugu gehiegi nahastu
behar, bola bat eratu arte soilik.
4. Masa biltzen dugu film-paperean eta hozkailura eramaten
dugu 30 minutuz.
5. Denbora hori
pasata, masa irineztatutako azalera baten gainean jartzen dugu. Arinki oratzen
dugu eta arrabol batez hedatzen dugu, 4-5 mm-ko lodiera xafla bat lortu arte.
6. Labean
aldez aurretik berotuko dugu 190 gradutara.
7. Gailetak
moztuko ditugu eta, egin ahala, labeko erretiluan, labe-paper gainean jarriko
ditugu.
8. Hozkailuan
5 minutuan eta gero labean 10 minututan gutxi gorabehera
9. Errejila
baten gainean hozten utziko ditugu eta bitartean, txokolatea egingo dugu
mikrouhin-labean, ez dadila erre 20 segundoko txandetan.
10. Pastak
hotzak daudenean, partzialki txokolatean murgildu eta berriro ere saretan
jartzen ditugu.
11. Behin erretilua osatuta, hozkailura eramaten ditugu 5
minutuz txokolatea gogor dadin.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina