Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila 22, 2020

KALAMUA INGURUAK EZAGUTZERA IRTEERA

Irudia
Oraingoan eskolako beste taldeekin Kalamua ingurura joan gara Dena ez da izango jatea.. Gure osasuna oso garrantzitsua da. Horretarako ondo elikatzeaz gain kirola egitea ere komeni da eta konziente garenez institutuko beste talde batzuekin hemen bertan dagoen Kalamua inguruan ibili gara. Batzuk hobeto, besteak ahal genuena eginez baina ohitura ona dela konturatu gara. A ze nolako paisaia bertatik ikusi ahal izan duguna. Zelako goiz ederra pasa dugun denok elkarrekin eta gainera osasuntsu, gure gorputza zaintzen... Eguraldia ere lagun izan dugu.     

PINTXOAK PRESTATZEN...

Irudia
Eskolako lehen egunetan dena bere lekuan ipini eta poliki poliki sukaldera gerturatzn hasi gara.. Ikasleak poz-pozik eta gogo haundiarekin gerturatzen dira sukaldera. Oso gustoko dute jakiak kozinatzea eta baita nola ez jatea... Hona hemen argazki batzuk...

Oporren ondoren eskolako lehen egunak

Irudia
Kaixo guztiei, berandu bada ere iada martxan gaude eta kostatu bada ere bagoaz poliki poliki orain artekoak zuekin partekatzera... Lehen egunak aspaldi pasa direla jakin badakigu baina arrazoi desberdinak direla medio ezin izan dugu lehenago bloggeatzen hasi. Aurten ere talde polita daukagu Eibar BHI ko ZIG gelan. Zortzi ikasle hiru irakasle eta hezitzailea. Aurten Itzioko eraikinetik Lehengo Zuloaga institutuko eraikinera pasatu gera.. Ez da lehen urtea; Josurentzat, Ikerentzat, Mugaitzentzat, Elenentzat, Maialenentzat eta Anerentzat  esate baterako. Maider irakaslea ere joan zen urtean ere hemen zegoen. Auten Xabier eta Omaima gehitu dira taldera eta Isabel, Hiart eta Maite ere. Ea poliki poliki aldaketaz beteriko urte honi itxura ematen diogun. Gogo haundiz eta poz-pozik gerturatu gera denok institutura baina oporrak ezin ahazturik gabiltza... http://www.eibarbhi.hezkuntza.net/eu/inicio1