Oporren ondoren eskolako lehen egunak

Kaixo guztiei, berandu bada ere iada martxan gaude eta kostatu bada ere bagoaz poliki poliki orain artekoak zuekin partekatzera...

Lehen egunak aspaldi pasa direla jakin badakigu baina arrazoi desberdinak direla medio ezin izan dugu lehenago bloggeatzen hasi.

Aurten ere talde polita daukagu Eibar BHI ko ZIG gelan. Zortzi ikasle hiru irakasle eta hezitzailea. Aurten Itzioko eraikinetik Lehengo Zuloaga institutuko eraikinera pasatu gera..

Ez da lehen urtea; Josurentzat, Ikerentzat, Mugaitzentzat, Elenentzat, Maialenentzat eta Anerentzat  esate baterako.Maider irakaslea ere joan zen urtean ere hemen zegoen. Auten Xabier eta Omaima gehitu dira taldera eta Isabel, Hiart eta Maite ere.

Ea poliki poliki aldaketaz beteriko urte honi itxura ematen diogun.
Gogo haundiz eta poz-pozik gerturatu gera denok institutura baina oporrak ezin ahazturik gabiltza...







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Aliziaren burutazio miresgarriak

Gau Beltza