Eibar BHIko ZIGeko ikasleak gara. Gure lanen berri sendiari eta lagunei emateko sortu dugu blog hau.
Bilbora irteera
Lortu esteka
Facebook
X
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Hainbat ZIG gelak, Bilbora bi eguneko txangoa egin dugu elkarrekin. Oso ondo pasa degu eta lagun berriak ezagutru ditugu: Ermua, Zumaia, Elgoibar, Zarautz, Azkoitia...
Aste honetan, Elgoibarrera egin dugu txangoa. Gure eskolatik abiatu eta ia 7 kilometro bide gorritik oiñez egin eta gero Elgoibarrera iritsi gara, bertako liburutegira alegia. Bertan, Lur Korta ipuin kontalaria genuen zain. Aliziaren burutazio miresgarriak entzun eta berarekin egin dugu jolas, dakizuenez Aliziaren mundu miresgarrian, ezer ez da dirudiena, matematikak lurrean bueltaka kroketarena egiñez egin ditugu, asmakizun alrebesak asmatu... Elgoibarko ZIG gelako lagunekin ederki pasa dugu goiza!
Azkenean, desiatzen geunden... Oraingoan Trenez joan eta oinez etorri gera. Trenean joateko txartelak kudeatzen ikasteko asmoz eta bueltan gure osasuna zaintzea zein garrantzitsua den barneratzeko. Ikasle eta irakasleok primeran pasa dugu. Tren geltokian. Bidegorritik zehar. badirudi piriniotan gaudela... Ubarroiak ikusi genituen... Maltzagara heldu gara... a ze nolako zubia... Azitaineko zuhaitzen artean hamarretakoa jan genuen. Zibuetatik pasa eta ezin eutsi tentazioari... Zer ondo pasa genuen... ea hurrengoan nora joan al garen...
ZiG gelako ikasleak eta BHko ikasleak Hedatzeko sukaldaritza tailerrean askari (merienda) osasungarriak egiten diardugu. Gaurkoan fruta irabiakiak edo batidoak egin ditugu. Gau beltza aitzakitaz hartuz, sandia beldurrezko aurpegiz jantzi dugu! Hona hemen egin ditugunak: -Platano eta sandia irabiakia -Platano eta madari irabiakia Fruta pieza bana, zuritu eta moztu ditugu, arroz edaria gehitu eta batidorarekin irabiakia egin dugu! Askari gozoa eta osasungarria gaurkoa!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina