Barazki kitxea
LEHENGAIAK - 2 edo 3 azenario handi · Zerba bat edo ziazerba eskukada · 3 edo 4 txanpinoi · Hirugiharra 3-4 zati · Hiru arrautza. · 200ml esnegain likidoa. · Oliba olioa · Gazta xehatua. · Pasta hautsia (quebrada) PRESTAKETA Barazkiak garbitu ondoren ju liana n moztu ditugu, hirugiharra ere zatikatu dugu. Barazkiak sukaldatu eta dena nahasi dugu. Arrautzak irabiatu ditugu eta esne-gaina gehitu diogu. Kitxearentzat moldea prestatu dugu, gurina edo margarinarekin igurtzita. Labea aldez aurretik berotu dugu 200 gradutara. Betegarria gehitu diogu moldeari, eta gazta birrinduaz estali dugu. Labean 25 minutuz eduki dugu, masak urre kolorea hartu arte. Barazkiak frijitzen Gazta birrindua gehitzen