Barazki kitxea
LEHENGAIAK
· Zerba bat edo ziazerba eskukada
· 3 edo 4 txanpinoi
· Hirugiharra 3-4 zati
· Hiru arrautza.
· 200ml esnegain likidoa.
· Oliba olioa
· Gazta xehatua.
· Pasta hautsia (quebrada)
PRESTAKETA
Barazkiak garbitu ondoren julianan moztu ditugu, hirugiharra ere zatikatu dugu.
Barazkiak sukaldatu eta dena nahasi dugu.
Arrautzak
irabiatu ditugu eta esne-gaina gehitu diogu.
Kitxearentzat
moldea prestatu dugu, gurina edo margarinarekin igurtzita.
Labea
aldez aurretik berotu dugu 200 gradutara.
Betegarria
gehitu diogu moldeari, eta gazta birrinduaz estali dugu.
Barazkiak frijitzen |
Gazta birrindua gehitzen |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina