Mezuak

Arrautzesnea, natillak alegia

Irudia
  Natillak esaten dugu baiña euskara jatorrean arrautzesne izendatzen dira. June eta Mararen proposamena izan da gaurko errezeta, bi eratakoak egin ditugu, betikoak eta horren gustuko dugun txokolatezkoak. Hona hemen errezeta  -Litro bat esne - 5 arrautza -125 gr azukre -25 gr arto irina (maizena) Esne baso bat bete, gainontzekoa berotzen ipini, nahi bada limoi azala eta kanelarekin Arrautzak irabiatu, azukrea eta irina gehitu eta ongi nahastu. Ondoren esne basoa bota eta guztia ongi desegin arte nahasi. Pixkanaka eta eragiten dugun bitartean esne beroa gehitu. Baiñu marian 15 minutuz, etengabe eragin egin behar dira loditzen diren arte. Katillutan zerbitzatu galletarekin nahi bada. Txokolatezkoak egiteko 50 gramo kakao irinari gehitu. Etxean egitera animatzen bazarete, ZIG gelakoak gustura izango dastatzaile, ekarri guri probatzeko!

Aliziaren burutazio miresgarriak

Irudia
 Aste honetan, Elgoibarrera egin dugu txangoa. Gure eskolatik abiatu eta ia 7 kilometro bide gorritik oiñez egin eta gero Elgoibarrera iritsi gara, bertako liburutegira alegia. Bertan, Lur Korta ipuin kontalaria genuen zain. Aliziaren burutazio miresgarriak entzun eta berarekin egin dugu jolas, dakizuenez Aliziaren mundu miresgarrian, ezer ez da dirudiena, matematikak lurrean bueltaka kroketarena egiñez egin ditugu, asmakizun alrebesak asmatu...  Elgoibarko ZIG gelako lagunekin ederki pasa dugu goiza!

Azukrerik gabeko gozoak

Irudia
  Ba al dakigu azukrerik gabe jaten? Eta zenbat azukre duen jaten duzunak? "Nocilla" egin dugu, eztiarekin egin genezakeen baiña azukrearekin egitea erabaki dugu eta gustukoa izateko azukre gehiago eta gehiago gehitu behar izan diogu. Oso ohituak gaude azukre asko jatera eta gutxi duenean zaporerik ez duela somatzen dugu, pixkanaka ohitu behar gara azukre gutxiago jatera etorkizunean osasuntsu egon nahi badugu behintzat... Platano eta olo (avena) tortitak ere egin ditugu, hauei ere azukrea ipini diegu, frutaren azukre naturalarekin oso zapore gutxi hartzen dugulako. Hona hemen bi errezetak, gogoratu azukrea beharrean eztia erabiltzea osasuntsuagoa dela! Urra krema - 200 g urra zurituak -100 g azukre erabili dugu/ 2 goilarakada ezti -60 g kakao - 100 ml esne Osagai guztiak sukaldeko robatarekin txikitu eta nahastu "nocilla" textura hartu arte. Nahiz eta azukrea izan, erositakoa baiño osasuntsuagoa da, kirola egin aurretik jateko aproposa! Olo eta platano tortitak - 8

Gau Beltza

Irudia
  ZiG gelako ikasleak eta BHko ikasleak Hedatzeko sukaldaritza tailerrean askari (merienda) osasungarriak egiten diardugu. Gaurkoan fruta irabiakiak edo batidoak egin ditugu. Gau beltza aitzakitaz hartuz, sandia beldurrezko aurpegiz jantzi dugu! Hona hemen egin ditugunak: -Platano eta sandia irabiakia -Platano eta madari irabiakia Fruta pieza bana, zuritu eta moztu ditugu, arroz edaria gehitu eta batidorarekin irabiakia egin dugu!  Askari gozoa eta osasungarria gaurkoa!

kurtsoa amaitzen...

Irudia
  Kurtso amaiera datorrela eta lanak ere amaitzen ari gara...      Hemen aurten egurrarekin egin dugun lanetako bat,, Armairua txukundu dugu; lijatu, margotu...  Zer iruditzen zaizue? Laster gure berri gehiago izango dituzue. Hemen aurten egurrarekin egin dugun lanetako bat,, Armairua txukundu dugu; lijatu, margotu...  Zer iruditzen zaizue? Laster gure berri gehiago izango dituzue. Ondo izan

AULKIAK... GERO ETA POLITAGOAK

Irudia
  A U L K I A K ... G E R O E T A P O L I T A G O A K Kaixo zelan dena? Oraingoan aulki berriak aurkezten dizkizuegu. Gure ustez gero eta lan txukunagoak egiten ditugu. Oraingoan Haritz Gisasolarekin plantillak egiten ikasi dugu plastika orduetan... Zer iruditzen zaizue? Nahi izanez gero hurrengoak nola margotu genezakeen esan diezaguzue.... Animatu eta idatzi zuen ideak                                         eibar.zig@gmail.com

PUNTOA EGITEN GABIZ....

Irudia
 Kaixo Oraingoan puntoa egiten ikasi nahi eta nola  ikasi gainera... Azkenean bufanda batzuk egin ditugu...  bakoitzak berea. Omaimari asko gustatu zaio puntoa egiten ikastea. Zer ondo doakion Maialeneri aukeratu duen kolorea.. Nikok txundituta utzi gaitu ze ondo eta ze azkar ikasi duen.. Mugaitzek bi kolore aukeratu zituen... Zer irutzen zaizue? Ane, ze guapa eta pozik dagoen bere bufanda beriarekin... Nola ez, gure Xabik Eibar futbol taldearen koloreak aukeratu zituen. A ze nolako lana egin duen Ikerrek... zelako bufanda ederra egin duen. Maialen beti borrokalari.. larrosa eta morea. Ze polita. Animatu eta beste erronka batekin hasi gara... amaitzerakoan aurkeztuko dugu...

EMAKUMEAK ETA TEKNOLOGIA

Irudia
 kaixo Oraingoan Teknologiako Saioa Lejardi irakaslearekin eta bere ikasleekin egin dugun proiektua aurkezten dizuegu. Emakumeek sortu eta teknologiari emandako ekarpenak ikusi eta ikasi ditugu... Gora munduko emakumeak!!!

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Irudia
 Azkenean, desiatzen geunden... Oraingoan Trenez joan eta oinez etorri gera. Trenean joateko txartelak kudeatzen ikasteko asmoz eta bueltan gure osasuna zaintzea zein garrantzitsua den barneratzeko. Ikasle eta irakasleok primeran pasa dugu. Tren geltokian. Bidegorritik zehar. badirudi piriniotan gaudela... Ubarroiak ikusi genituen... Maltzagara heldu gara... a ze nolako zubia... Azitaineko zuhaitzen artean hamarretakoa jan genuen. Zibuetatik pasa eta ezin eutsi tentazioari... Zer ondo pasa genuen... ea hurrengoan nora joan al garen...