Azukrerik gabeko gozoak

 


Ba al dakigu azukrerik gabe jaten? Eta zenbat azukre duen jaten duzunak?

"Nocilla" egin dugu, eztiarekin egin genezakeen baiña azukrearekin egitea erabaki dugu eta gustukoa izateko azukre gehiago eta gehiago gehitu behar izan diogu. Oso ohituak gaude azukre asko jatera eta gutxi duenean zaporerik ez duela somatzen dugu, pixkanaka ohitu behar gara azukre gutxiago jatera etorkizunean osasuntsu egon nahi badugu behintzat...

Platano eta olo (avena) tortitak ere egin ditugu, hauei ere azukrea ipini diegu, frutaren azukre naturalarekin oso zapore gutxi hartzen dugulako.

Hona hemen bi errezetak, gogoratu azukrea beharrean eztia erabiltzea osasuntsuagoa dela!

Urra krema

- 200 g urra zurituak

-100 g azukre erabili dugu/ 2 goilarakada ezti

-60 g kakao

- 100 ml esne

Osagai guztiak sukaldeko robatarekin txikitu eta nahastu "nocilla" textura hartu arte.

Nahiz eta azukrea izan, erositakoa baiño osasuntsuagoa da, kirola egin aurretik jateko aproposa!

Olo eta platano tortitak

- 80 g olo malutak

- Platano bat

- 2 arrautza

- 50 gr azukre ( gabe egitea posible da)

Batidorarekin osagai guztiak irabiatu, papilla bat bezala geratu arte.

Zartagi batetan olio pixkat berotzen jarri. Papilla goilarakada haundi bat bota tortita forma emanez, berez hala geratzen da. Bi minutuz su baxuan egiten utzi eta buelta eman, beste miñutu batez egin.

Urra kremarekin jateko oso aproposa da!

Gustura asko jan du gure taldeko haundikoteak!

https://www.sinazucar.org/


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza