San blas opilak prestatzen
Osagaiak ü Kg erdi irin ü Kilo laurdena azukre ü 75 g txerri gantz edo koipe ü 4 arrautza ( zuringo bat aparte utzirik) ü 3-4 tanto anis esentzia ü Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak egiteko erabiltzen den horietako bat (aukeran, ez da guztiz beharrezkoa) . Prestaketa Hiru koilarakada azukre eta zuringo bat ez besteko guztiak nahasi ongi orea lortu arte. Mahai baten gainean, orea zapal zapal egin botila baten laguntzaz edo. Ez ahaztu irin apur bat jartzea mahaiaren gainean, bestela dena itsatsiko zaigu eta. Ore horretatik, pala baten tamainako opilak aterako ditugu eta ertzetan koskak egingo dizkiegu edo dauden-daudenean utzi, nork bere aukeran. 200º-tan dagoen labean sartu 25-30 minutuz. Bitartean, bainu marian jarri dugun katilu batean, zuringoa eta hiru koilarakada azukre nahasiko ditugu, geratu gabe. Azukrea ongi nahasi denean, ontzia b...