San blas opilak prestatzen
ü Kg
erdi irin
ü Kilo
laurdena azukre
ü 75
g txerri gantz edo koipe
ü 4
arrautza ( zuringo bat aparte utzirik)
ü 3-4
tanto anis esentzia
ü Legamia,
zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak egiteko erabiltzen den horietako bat
(aukeran, ez da guztiz beharrezkoa).
Prestaketa
Hiru koilarakada azukre eta zuringo bat ez besteko guztiak nahasi ongi orea
lortu arte. Mahai baten gainean, orea zapal zapal egin botila baten laguntzaz
edo. Ez ahaztu irin apur bat jartzea mahaiaren gainean, bestela dena itsatsiko
zaigu eta. Ore horretatik, pala baten tamainako opilak aterako ditugu eta
ertzetan koskak egingo dizkiegu edo dauden-daudenean utzi, nork bere aukeran.
200º-tan dagoen labean sartu 25-30 minutuz.
Bitartean, bainu marian jarri dugun katilu batean, zuringoa eta hiru koilarakada azukre nahasiko ditugu,
geratu gabe. Azukrea ongi nahasi denean, ontzia berotik atera eta ordu
laurdenez edo joko dugu indarrez, apur bat gorpuztu dadin.
Labekoak atera eta hozten utziko ditugu, baina oraindik epel daudelarik
gainetik igurtziko ditugu zuringoekin, San Blas opilen zuritasun berezko hori
eduki dezaten. Opilak kartoizko kutxa batean gorde, edo azpil batean, zapi
garbiz estalirik.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina