Arrautzesnea, natillak alegia

 


Natillak esaten dugu baiña euskara jatorrean arrautzesne izendatzen dira. June eta Mararen proposamena izan da gaurko errezeta, bi eratakoak egin ditugu, betikoak eta horren gustuko dugun txokolatezkoak.

Hona hemen errezeta 

-Litro bat esne

- 5 arrautza

-125 gr azukre

-25 gr arto irina (maizena)


Esne baso bat bete, gainontzekoa berotzen ipini, nahi bada limoi azala eta kanelarekin

Arrautzak irabiatu, azukrea eta irina gehitu eta ongi nahastu. Ondoren esne basoa bota eta guztia ongi desegin arte nahasi. Pixkanaka eta eragiten dugun bitartean esne beroa gehitu.

Baiñu marian 15 minutuz, etengabe eragin egin behar dira loditzen diren arte.

Katillutan zerbitzatu galletarekin nahi bada.

Txokolatezkoak egiteko 50 gramo kakao irinari gehitu.

Etxean egitera animatzen bazarete, ZIG gelakoak gustura izango dastatzaile, ekarri guri probatzeko!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza