URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO FERIA GERNIKAN

Oraingoan gure aintzinako ohiturak ikasteko asmoz, sasoiko barazki, fruta eta ainbat produktu ikusi eta daztatzeko asmoz joan ginen Gernikara.



Urriak 28 astelehena, urduri, pozik... irrikitan Gernikara joateko.
Beti bezala Eibarren trena dagoela baliatuz hura hartu eta Lemoara joan gera goizean goiz. Ardantzako tren geltokian dugu hitzortua, Eibarko udaletxe atzekaldean. Josu ere etorri da gaur praktiketan jai zuenez Gernika ezagutzera animatu da.



Lemoan trenez aldatu behar genuen, estazioa topera batzukin Eibar bertatik goaz elkarrekin. Eguraldi ona dago eta jende asko animatuko dela dirudi. Barre batzuk ere bota ditugu trenean... Poliki poliki lasaituz goaz eta musika entzun edo ta lagunekin berbetan oso laburra izan da bidea.

Gernikara doan trena ia jarraian etorri da eta bertan gaude noiz abiatuko zain.
Beteta doa, ze ondo transporte publikoa erabiliz gure ingurugiroa zaintzen laguntzen dugu. Gernikara heldu gera ti-ta batean, zenbat jende dagoen.


Komunera joan eta feria ikusten hasi gera, segituan kale nagusietako baten Nakorrek elkarrizketa bat egin digu Oiz Telebistan agertuko gera... Sasoiko produktu pilloa, dena ondo apainduta... gazta probatzen hasi dugu ibilaldia.
Maider Undari erosi dio Ikerrek Idiazabal gazta zati eder bat... ze goxoa!!!





Kalerik kale postu desberdiñak ikusi ditugu oraingoan Omaimak et Mugaitzek txokolatea erosi dute... hauek bai gozo zaleak. 

Jarraian Maiderrek eta nik Gernikako babak eta Arabakoak erosi ditugu. Merke ez noski baina goxo goxoak ziur gure baserritarren lana sekulakoa da. Bermeoko hegaluzea ere erosi dugu, ziur ikaragararri dagoela.

Bertso saioa ere hasteko dago

Kantzatzen hasita gaude eta gosea ere, plaza erdian tarte bat hartu eta jaten hasi gara. Egia esateko gu beti gaude zerbait jateko prest eta hainbeste janari goxo ikusteak ez digu mesederik egiten...








Goiza amaitzera doa guretako... Poliki poliki trengeltokiruntz goaz...
pozik baina leher eginda.. Agian jende gehiegi, hurrengoan lehenago etorriko gara postuak lasai lasai ikusteko. Aurten gainera eguraldia lagun ia 100.000 pertsona baino gehiago elkartu garela diote kazetariek...



Bueltatuko gara Gernikako inguruak ezagutzera....

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza