Patata beteak hirugiarrarekin eta hegaluzearekin
PATATAK
HIRUGIHARRAREKIN
Lehengaiak:
•
Tipula erdia
• 6
patata ertain.
• 4
koilarakada esne-gain-.
•
Gurina
• Gatza.
Prestaketa
Patatak garbitu eta erditik
moztu ondoren, labean sartuko ditugu 30 minutuz.
Tipula eta 8
hirugihar-zerrenda frijituko ditugu.
Koilara bat erabiliz
labean erretako patatak husten ditugu.
Egin ezazu purea,
patataren mamiarekin, gurin pixka batekin eta esne-gainarekin.
Patatak bete eta
hirugiharrarekin estaliko ditugu eta labean sartuko ditugu urreztatu
arte.
Patatak erditik ebakita, labean sartzen ditugu |
Patatak hustu ondoren, hirugiarrarekin beteko ditugu |
Gazta arraspatua, berriz labera sartu aurretik |
PATATA BETEAK HEGALUZEAREKIN
Lehengaiak:
•
Tipula erdia
• 4
koilarakada esne-gain-.
• Limoi
1
•
Arto-poto 1.
• 6
patata ertain.
• Gazta
arraspatua.
Prestaketa
Patatak garbitu eta erditik
moztu ondoren, labean sartuko ditugu 30 minutuz.
Hegaluzea, limoi-zuku pixka bat, arto gozoko bi
koilarakada eta txiki txiki moztutako tipula,lau esnegain-koilarakadekin
nahastuko dugu.
Erretako patatak hustu eta mamia aurreko nahasketari gehituko diogu.
Patatak nahasketa
horrekin beteko ditugu.
Gazta arraspatuaz estali
eta labean sartuko ditugu gazta urtu arte.
Lana amaitu ondoren, ze hobe gure platerak jatea baino. ON EGIN
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina