Espagetiak barazkiekin
Lehengaiak
• 250 gramo espageti
• Birrindutako gazta
parmesanoa 100 g
• Tomate bat
• Tipula erdia
• Azenario bat
• Piper gorria erdia
• Piper berde erdia
• Kalabazin bat
• Baratxuri-atal bat
• Albaka
• Hautseko oreganoa
• Piperbeltza
• Gatza
• Oliba-olioa
Prestaketa
- Barazki guztiak ondo garbitu ondoren, tipulak eta azenarioa zuritu eta piperrekin juliana moduan moztu ditugu. Baratxuria dado txikietan zatikatu dugu.2. Oliba-olioa zurrustarekin zartagina berotu dugu. Tipulak gardendu arte prestatu ondoren, baratxuria eta gero piperrak eta azenarioak gehitu dizkiogu.3. Kuiatxoa edo kalabazina garbitu eta xerretan moztu dugu. Triangelu itxurakin geratzeko xerra horiek lau zatitan moztu ditugu. Zartaginera gehitu ditugu.4. Gatza, piperbeltza, albahaka eta oreganoa gehitu dizkiogu.5. Tomateko haziak erretiratu eta julianan moztu dugu. Barazkiak eta tomate-zerrendak gehitu, apur bat eginda daudenean estali egin dugu.6. Eltze bat urarekin berotzen jarri dugu. Lehen irakinaldia hasi denean, gatz pixka bat eta espagetiak barrura bota ditugu. Bost eta zortzi minutu bitartean egosi ondoren, irabiatu eta gainontzeko barazkiak egiten ari diren zartaginari gehitu ditugu.7. Amaitzeko gazta xehatua gainetik bota diogu.
On egin!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina