SAN BLAS EGUNA ZIG GELAN

Aupa kuadrilla
Oraingoan Eibar eta inguruko herrietan oso kuttuna den San blas eguna ospatu dugu...
San Blas opillak eginez nola ez.
Orea eskolan egin dugu;
Alde batetik osagaiak erosi ditugu;
kilo bat irin
500g azukre
6 arrautza
100g gurina
100g txerri gantza
anis esentzia
16g legami kimikoa

Gantz biak nahastu ditugu azukrearekin krema bat lortu arte. Azukrearen kristal forma desagertzen da eta pomada antzeko bat egiten dugu. Anis bote erdia nahastuko diogu..





Ze usai gozoa...
Orain arrautzak banan banan botatzen ditugu nahastea irabiatuz... poliki-poliki ostantzean moztu egingo zaigu nahasketa.
Irina eta legamia bahetuko ditugu eta poliki-poliki nahastuko ditugu osagai guztiak.
Oso garrantzitsua da pausu hau. Ez zaigu interesatzen glutena sortzea eta lasaitasuna behar dugu.
Gau batetik bestera pausatzen utziko dugu hozkailuan ondo tapatuta plastikozko film batekin.
Hurrengo egunean orea hozkailutik atera eta tenperatura hartzen utziko dugu mahai gainean.
Arrabola baten laguntzarekin orea luzatu eta nahi dugun forma emango diogu...

Laberatu baino lehen goiko zuringoa prestatzen hasiko gara.
Zuringoak irabiatzen ipiniko ditugu azukre goilarakada bat zuringo bakoitzeko... anisa ere gehitu al diegu.
Hauek harrotzen direnan azukre hauts bahetua botako diogu poliki-poliki...
Konturatzen zarete? Sukaldean eta are gehiago gozogintzan lasaitasuna oso garrantzitsua da.
Zuringoen guk nahi dugun dentsitatea lortzen dugunean azukre hautsa botatzeari utziko diogu..




labetik atara bezain pronto bero-bero daudela opillei zuringoa emango diegu hau ondo lehortzeko modurik onena bait da...
On egin eta gora San Blas!!!













Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Aliziaren burutazio miresgarriak

Gau Beltza