Pasta txorizo eta tomatearekin

  Gaurko errezeta ere guk bakarrik egiteko modukoa da.
 

Lehengaiak. 
  • Makarroiak 
  • Txorizoa
  • Tomatea
  • Gazta arrazpatua
  • Gatza
  • Olio pixkat
 




Prozesua
 Lehenengo kazuela batean ur asko jarriko dugu egosten. Borborka hasten denean olio eta gatz pixkat botako dugu. Gero makarroiak botako ditugu eta denbora zainduko dugu.

Pasta bakoitzak etiketan bere denbora jartzen du, baina gutxi gora behera 10-15 minutu izaten dira.

   Pasta egosita dagoenean ura kenduko diogu, pasta koladore batera botaz eta gorde egingo dugu.

   Bitartean sartagin batean txorizo puzketak frigituko ditugu eta eginda daudenean tomatea botako diogu dena berotzeko.

  Amaitzeko dena nahastuko degu eta beroa zerbitzatuko dugu.


ON EGIN











Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza