Pistoa berenjenakin


Lehengaiak

  • 6 alberjinia edo berenjena handi 
  • 2 kalabazin ertain
  • 2 piper berde
  • 4 tomate
  • 1 tipula
  • 150 gr gazta railatua
  • Gatza eta piperhautza  
  • Irin pixkat rebozatzeko
  • Oliba oiloa



Alberjiniak ondo garbitu ondoren, xerra handitan moztu. Gatza bota eta aparte  gordeko ditugu. Ordu erdi ondoren, urarekin garbitu eta arretaz lehortuko ditugu.
            Zartagin berotuko dugu oliba-olio ugariarekin su ertainean. Alberjiniak irinagatik pasa eta olio berotan frijituko ditugu. Ondoren sukaldeko paperarekin plater batean olio gehiegikeria ezabatu eta berotan gordeko ditugu
Tipula zuritu eta puska handitan txikituko dugu. Kalabazinak zuritu eta xerretan moztu, piperrak garbitu, haziak kendu eta zerrendetan moztuko ditugu eta amaitzeko tomateak ondo garbitu eta dadoetan moztuko ditugu.
Beste zartagin bat olio zurrustarekin berotzen jarriko dugu, eta tipula arin frijituko dugu bigundu eta zurixka bilakatu arte. Ondoren, kalabzinak, piperrak eta tomateak gehituko dizkiogu.
Osagai guztiak bigundu arte su motelean barazki guztiak egosten utziko dituu. Orduan on itzazu gatzaz eta piperbeltzaz.
Labea aldez aurretik berotzen da 200 º haizagailurik gabeko grill funtzioarekin.
Alberjinia frijituak jarriko ditugu  laberako erretilu edo fuente baten azpikaldean. Pistoa botako diogu gainean eta gazta railatua horren gainetik. Azkenik erretilua labean sartzen da minutu batzuetan zehar, gazta urreztatzen hasi arte.
Beroan zerbitzatuko dugu.
Alberjiniak frijitzen


Alberjiniakin azpialdea bete degu eta gainetik pisto nahasketa bota dugu


Gazta arraspatua bota diogu berriz labera sartu aurretik

                  On egin!!

 Zertarako egiten dugu Alberjinien atseden prozesua gatzetan? Honen zergatia alberjiniek digeritzeko zailak diren azido batzuk askatzen dituztela da, eta  honela prozedura erraz honekin desegin egiten ditugu azido horiek.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza