Oilasko eta pasta entsalada




LEHENGAIAK:
·        Bi oilasko bular hezurrik gabe
·        2 piper gorri
·        140 g   fusili pasta 
·        Oliba olioa
·        60 g   uraza edo letxuga 

     Adoboarentzat:

  •     2  tanta oliba olioa 
  •   2   limoi tant
  •   Baratzuri atal bat 
  •  Gatza eta pipermina


      Saltsarentzat

  • 4  tanta oliba olioa
  • 3 tanta ozpin
  • 1 edo 2  koilarakada mostaza
  •  Koilarakada bat pesto
  • 2 koilarakada tipulina txikitua
  •  2  koilarakada perrexil

Prestaketa
1. Adoboa prestatzeko olioa,limoi zukua, baratxuri txikitua gatza eta pipermina nahastuko ditugu oilaskoaren gainera bota eta 20 minutuz utziko dugu gutxienez.
2. Txikitu piperrak erditik, kendu haziak eta labean sartuko ditugu 20 minutuz.
3. Piperrak ontzi batean jarri eta filmarekin estaliko ditugu hoztu arte. Ondoren azala kendu eta tira finetan moztuko dugu.
4. Pasta egosiko dugu ekoizleak dioen denboraz eta ondoren eskurritu eta ur hotzetan pasako ditugu.
5. Oilaskoa frijitzeko olio gutxirekin zartaginean pasako ditugu 4 minutuz alde bakoitzetik edo ondo eginda egon arte.
6. Saltsa prestatzeko olioa, ozpina, mostaza, tipulina txikituta eta gatz eta perrexila nahastuko ditugu.
7. Oilasko hozten denean tira txikitan moztuko dugu.
8. Ontzi handi batean oilaskoa jarriko dugu piper pasta eta letxugakin. Saltsa bota eta esku oso garbiekin dena nahasiko dugu.








Gaizka adoboa prestatzen

Oilaskoa frijitzen
Janaria prest dena nahasteko: oilaskoa, piperra, letxuga, pasta eta saltsa

Tipulina txikitzen entsaladarako



entsalada dastatzen



Aii ze ona!!

Iker amaieran harrikua egiten

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza