Arroza kubatar erara
Lehengaiak 4 pertsonentzat
Egosi arroza 20
minutuz ur irakinetan, gatz pixka batekin. Xukatu, freskatu eta plater batean
gorde.
BI baratxuri-ale
moztu xaflatan eta kazola batean olio pixka batekin horitu ditugu. Gehitu
hirugihar pikatua. Pixka bat erregosi eta tomate saltsa bota dugu. Albahaka
pixka bat gehitu daiteke (kafe-koilarakada bat). Bost minutuz sukaldatu dugu.
Zartagin batean,
baratxuriaren beste bi aleak txikitu ditugu. Horitu direnean, arroza gehitu
dugu. Salteatu eta ondo nahastu behar da.
Olio ugari duen
zartagin batean, arrautzak frijitu ditugu. Platanoak irinetan pasatu ditugu eta
zartaginean berotua eman diogu.
Lau katilu olio
apur batekin igurtzi ditugu, arrozarekin bete ondoren, plater baten gainean
desmoldekatu ditugu. Alboan arrautza bat, tomate saltsa apur bat eta platano
frijitu bat jarriaz, platera prest dago.
Hirugiharra txikitxen |
Baratzuria txikitxen |
Hirugiharra txikitxen |
Arrautzak frijitzen |
Ederki disfrutatu dugu egindako plateraz!! |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina