Sagar tarta
OSAGAIAK
- Ore kraskatua (pasta quebrada)
- Gozogintza krema
- 2 errege sagar
- Muxika-mermelada
- Kanela
PROZEDURA
Bi piezako molde batean, ore kraskatua
ipintzen da, gero labean sartzen da gogortzeko, 180 gradutan, 10 minutuan,
gutxi gorabehera.
Labetik atera eta gainean gozogintza krema
botatzen zaio. Nahi izanez gero, kanela
hautsa bota daiteke kremaren gainetik. Honen gainean sagar xerra finak ipiniko
ditugu, ahal bada, era politean. Berriro labean sartuko dugu sagarra, urre
kolorea hartzeko. Ontzi batean ur pixka
bat, bi koilarakada azukre eta mermelada nahastuko ditugu, eta sutan ipintzen da
dena ondo nahas dadin. Hau, tartari gainean emango diogu pintzel batez, distiratsu
gelditzeko.
GOZOGINTZA KREMA
OSAGAIAK
- Litro erdi bat esne
- 4 koilarakada azukre
- 3 gorringo
- 2 koilarakada arto irin
- Kanela, bainila edo limoi azala
Lapiko batean esnea, azukrea eta Kanela
berotzen ipiniko ditugu. Bitartean edalontzi batean baso erdi bat esne hotz,
arto irina eta gorringoak nahastuko ditugu. Irakiten hasten denean, lapikoko
esneari edalontziko nahasketa botako diogu eta sua jaitsi. Tenedore batez
bueltak eman krema loditu arte.
Iosu gozogintza krema egiten
Elene sagarrak txikitzen
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina