Mezuak

Irratia, Baratza, Nagusia, Tailerra, Sukaldea

kaixo lagun Gure blogean ondorengo gaiak landuko ditugu : - Nagusia : atal honetan egiten ditugun irteerak eta ekintza bereziak azalduko ditugu. - Irratia : astean behin irrati saioa grabatuko dugu eta blogera igoko dugu abestien bideoekin. - Baratza : Alfan dugun baratzean egiten ditugun lanak erakutsiko ditugu eta jasotzen ditugun barazkiak ere. - Tailerra :  egiten ditugun eskulanen erakuslehioak izango da hau. - Sukaldea: Atal honetan astean behin egiten ditugun errezetak aurkeztuko ditugu, behar diren lehengaiak eta nola egiten den etxean egitera animatzeko. On egin! Atal zehatza ikusi nahi baduzu, klikatu etiketa jartzen duen tokian eta zuk nahi duzun atala aukeratu.

Baratza gunea prestatzen

Irudia
Alfako jolas lekuaren atzean gure baratza propioa egokitu dugu. Lehen egunean belar asko, eroritako zuhaitza eta  dena zikina zegoen eta garbitzen jardun genuen. zabor asko sarreraren inguruan Baratza garbituta eta guneak markatuta Lantalde osoa lanak amaituta: Elene, Iker, Kepa, Mugaitz, Maialen, Iosu, Gaizka, Inigo eta Ane.
Irudia
kaixo  Eibarko BHIko ZIG gelako ikasleak gara, Arrate Bidean eskolan gaude. 2018 irailean sortutako blog honekin gure inguruko famili eta lagunei  eskolako lan eta ekintzen berri emango diegu. Zuen gustokoa izan eta komentarioak egitea gustatuko litzaiguke.