Mezuak

EMAKUMEAK ETA TEKNOLOGIA

Irudia
 kaixo Oraingoan Teknologiako Saioa Lejardi irakaslearekin eta bere ikasleekin egin dugun proiektua aurkezten dizuegu. Emakumeek sortu eta teknologiari emandako ekarpenak ikusi eta ikasi ditugu... Gora munduko emakumeak!!!

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Irudia
 Azkenean, desiatzen geunden... Oraingoan Trenez joan eta oinez etorri gera. Trenean joateko txartelak kudeatzen ikasteko asmoz eta bueltan gure osasuna zaintzea zein garrantzitsua den barneratzeko. Ikasle eta irakasleok primeran pasa dugu. Tren geltokian. Bidegorritik zehar. badirudi piriniotan gaudela... Ubarroiak ikusi genituen... Maltzagara heldu gara... a ze nolako zubia... Azitaineko zuhaitzen artean hamarretakoa jan genuen. Zibuetatik pasa eta ezin eutsi tentazioari... Zer ondo pasa genuen... ea hurrengoan nora joan al garen...

ANE GONZALEZ NESTARESEN ERAKUSKETA

Irudia
Oraingoan, gure ikasle , Ane Gonzalez Nestaresek Eibarko erakusketa batean parte hartu duela kontatzera gatorkizue. Maite Arriaga pintura-irakaslearen laguntzarekin, Anek bere emozioak arteterapiari esker lantzen ditu. Abenduaren 22an denok batera joan ginen Aneren lehen erakusketa ikustera... Zer iruditzen zaizkizue bere margolanak? Guri asko gustatu zitzaizkigun.  

EIBAR UNIKOEKIN ELKARLANEAN

Irudia
Urtero bezala aurten ere Eibar uniko ikasle eta irakasleekin bat egin eta Itzioki kiroldegian saioak egin ditugu. Lagun berriak, jolas berriak... gorputza mugitu eta erlazioak sendozen ditugu...

GURE LEHEN AHULKIAK...

Irudia
  Kaixo Joan den urtean hasitako proiektua eskolaratzea bezala Martxoan bertan behera gelditu zen... Ilusio haundiarekin genbiltzan eskolako patioa eta inguruak txukuntzen. Lan hauetatik bat eskolako ahulkiak lijatu margotu eta barnizatu genituen... Hona hemen lehen biak amaituta... laster hurrengo biak Ondo gustora jaten dugu hamarretakoa bertan eserita... edo hamaiketakoa??