Patatak errioxar erara



    Patatak errioxar erara prestatzeko hauek dira beharrezko osagaiak:

                    Lehengaiak:                                                

  •        tipula txiki bat
  •        Bi baratxuri zati
  •        Piper gorri bat
  •        250 g txorizo
  •       Patata kilo bat
  •        Gatz koilaratxo bat
  •        Oliba olio koilarakada bat.
  •      Piper hauts gorria
  •        Piper hauts gorri pikantea


Prestaketa
Prestatzen hasi aurretik lehengaiak prestatu beharko ditugu.
Tipula eta baratxuria txiki txiki egin.
Piper gorria garbitu, haziak kendu eta txikitu.
Moztu txorizoa xerratan.
Zuritu eta txikitu patata 3-4 zm.ko kuboetan eta sukaldeko paperarekin lehortuko ditugu.
Dena prestatua dugunean, zartagin handi batean oliba olioa berotuko dugu. Bero dagoenean tipula botako diogu biguntzeko gero piper gorria. Ondoren baratxuria eta minutu pare batera txorizoa gehituko diogu. Amaitzeko gatza eta piper hautsak gehituko dizkiogu eta beste pare bat minutu frijituko ditugu.
Patatak bota eta doratzen direnean, dena nahastu eta ura gehitu eta su baxuan egosiko dugu 20-25 minutuz, edo patatak biguntzen diren arte eta ura erdira jaisten den arte.
Probatu salda eta beharrezkoa bada gatza zuzendu.


 


 


 



Itxura bikaineko emaitza


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aliziaren burutazio miresgarriak

ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

Gau Beltza