Haragi bolak kous-kousakin


LEHENGAIAK:
    • ·Kilo erdia behi haragi txikitua
    • Baso erdia kous kous
    • Hiru tipula txiki.
    • Piper berde handi 1.
    • Piper gorri handi 1.
    • Perrexila
    • Ogi birrindua
    • Gatza
    • Olioa frijitzeko.

    PRESTAKETA:

    Kous kous baso erdia kaiku batean botatzen dugu. Ondoren gatz-koilaratxo bat gehitzen dugu, nahasten dugu eta ur-baso bat irakiten gehitzen ditugu. Atseden hartzea uzten dugu. Hamar minututan kous-kousa hidratatu da, ur guztia xurgatuz eta jada prest egongo da.

    Eskuz edo pikatzaile batean, piper berdea, gorria eta tipula fin fin txikitu eta gordeko ditugu.

    Atseden hartuz utzi dugun  kous-kousa koilara batekin ondo nahasten dugu askatzeko eta kaiku batean izango dugun haragi txikituari gehitzen diogu. Gatz pixka bat gehitzen dugu eta ondo nahasten ditugu  bi osagaiak.

    Haragi eta kous kousari txikitutako barazkiak gehituko dizkiogu eta perrexil-orriak txikituta ere bai.

    Jada gure haragi-boletako oinarria prest dugu.

    Orain forma ematen joan behar gara. Behin biribilduta ogi birrindutan pasako ditugu eta oliba olio ugaritan frijituko ditugu.






     


    Barazkiak zerbait firjitzea erabaki degu, samurragoak gera daitezen.















                                     On egin!!














    Iruzkinak

    Blog honetako argitalpen ezagunak

    Aliziaren burutazio miresgarriak

    ELGOIBARTIK EIBARRERA BIDE GORRITIK

    Gau Beltza