Mezuak

FRUTA ETA YOGURT BROTXETA

Irudia
Lehengaiak   Bi sagar gorri Bi platano Bi laranja Marrubien kaxa bat Mango bat Bainilazko yogurta edo yogurt naturala azukre pixkatekin Brotxeta ziriak Prestaketa 1.      Fruta guztiak ondo garbitu 2.      Mangoa, laranja eta platanoak zuritu. 3.      Platanoa zentimetroko xerrak moztu 4.      Marrubiei horri berdeak kenduko dizkiegu eta erditik moztuko diegu. 5.      Gainontzeko frutak kubotan moztuko ditugu. 6.      Fruta zatiak brotxeta zirietan jarriko ditugu koloreak nahasiz bistosoago geratzeko. 7.      Plater batean jarri brotxetak eta yogurtarekin apainduko dugu.       On egin!!

irratisaioa 2019 maiatzaren 31an

Irudia
Kaixo denoi Hau da Eibarko ZIGeko ikasleen  hamazortzi garren irrati saioa,  ITZIÓN irratian, 2019 maiatzaren 30an grabatua. Klikatu hemen saioa entzuteko  Bi abesti zoragarri jarri ditugu: Izaro eta Mikel Urdangarinek elkarrekin sortutako "errefuxiatuarena" abestia: Eta gai alaiagoarekin mugitzeko Izaro malabitarrak egindako "Felicidad" abestia. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

irratisaioa 2019ko maiatzaren 24ean

Irudia
Kaixo denoi Hau da Eibarko ZIGeko ikasleen  hamazortzi garren irrati saioa,  ITZIÓN irratian, 2019 maiatzaren 24an grabatua. Klikatu hemen saioa entzuteko   Gaur talde berri bat aurkeztuko dizuegu, Nafarroako "Motxila 21". Down sindromea duten kideez osatua dago eta kolaboratzaile askorekin egiten dute lan. Lehen abestia "No somos distintos" da, Marea taldeko Kutxi Romerorekin. Bigarren abestia "Gurpilak sutan" da.  Nahi baduzue hau da bere Youtube kanaleko lotura.   Disfrutatzea espero dugu

Zumaiako Flishera irteera itsasontzian

Irudia
Gaur maiatzak 21, Zumaiako Flish-a ezagutzera joan gara. Lehendabizi trenez hurbildu gara Zumaiara eta herrian zehar txangoa egin eta hamaiketakoa jan ondoren itsasontzian buelta egin dugu Flish-a ezagutuz. Oso ondo pasa degu, itsasontziko buelta oso emozionantea izan da. Itzurun hondartza

irratisaioa 2019 maiatzaren 16ean

Irudia
Kaixo denoi Hau da Eibarko ZIGeko ikasleen  hamazazpi garren irrati saioa,  ITZIÓN irratian, 2019 maiatzaren 16an grabatua. Klikatu hemen saioa entzuteko  

Baratzean birlandatzen

Irudia
Aspaldiko partez, gaur baratzara joan gara eta lurra prestatu ondoren landare berriak birlandatu ditugu: letxugak, kalabazinak, Gernikako bi kalabaza, zerbak edo azelgak. Amaitzeko ureztatu egin ditugu. Zerbak landatzen Letxugak eta zerbak landatu berriak   Kalabazinak tipulinekin Gernikako kalabaza tipulen ertzean

Espagetiak barazkiekin

Irudia
Lehengaiak • 250 gramo espageti • Birrindutako gazta parmesanoa 100 g • Tomate bat • Tipula erdia • Azenario bat • Piper gorria erdia • Piper berde erdia • Kalabazin bat • Baratxuri-atal bat • Albaka • Hautseko oreganoa • Piperbeltza • Gatza • Oliba-olioa Prestaketa Barazki guztiak ondo garbitu ondoren, tipulak eta azenarioa zuritu eta piperrekin juliana moduan moztu ditugu. Baratxuria dado txikietan zatikatu dugu. 2.   Oliba-olioa zurrustarekin zartagina berotu dugu. Tipulak gardendu arte prestatu ondoren, baratxuria eta gero piperrak eta azenarioak gehitu dizkiogu. 3.       Kuiatxoa edo kalabazina   garbitu eta xerretan moztu dugu. Triangelu itxurakin geratzeko xerra horiek lau zatitan moztu ditugu. Zartaginera gehitu ditugu. 4.       Gatza, piperbeltza, albahaka eta oreganoa gehitu dizkiogu. 5.     Tomateko haziak erretiratu eta julianan moztu dug...