Mezuak

irrati saioa 2019 martxoaren 22

Irudia
Kaixo denoi Hau da Eibarko ZIGeko ikasleen  hamahiru garren irrati saioa,  ITZIÓN irratian, 2019 martxoaren 22ean grabatua. Klikatu hemen saioa entzuteko Kantu koloreren " Nire gorputza da, ez zurea" Zea mays eta Euskadiko Orkesta sinfonikoa elkarrekin ELEKTRIZITATEA abestia jotzen . zuen gustokoa izatea espero dugu

Penkak beteta eta zerben purea

PENKAK BETETAK OSAGAIAK: Zerba Arrautza Irina Gazta Urdai egosia NOLA EGIN: 1.   Zerbaren zuria moztu   eta garbitu. 2.   Egosi 20 minutu. 3.   Penkak   atera uretatik. 4.   Penkak 2 zatitan moztu. 5.   Penkak irinetan eta gero arrautzatik pasa . 6.   Oliotan frijitu. 7.   Bi penken artean gazta eta urdai egosia sartu ZERBEN PUREA.  OSAGAIAK: 3 Patata 6 Zerba 1 Tipula 4 Azenarioa Olioa Gatza NOLA EGIN: 1.   Zerbak garbitu. 2.   Azenarioa eta Patata zuritu eta zatitu. 3.   Tipula txikitu. 4.   Dena egosi 30 minututan. 5.   Ura kendu. 6.   Batidorarekin purea egin. 7.   Baratxuri txikitu eta oliotan frijitu. 8. Purean bota eta Batidoarekin txikitu.

irrati saioa 2019 martxoaren 15ean

Irudia
Kaixo denoi Hau da Eibarko ZIGeko ikasleen  hamabi garren irrati saioa,  ITZIÓN irratian, 2019 martxoaren 15ean grabatua. Klikatu hemen saioa entzuteko  Gaur musika atalean GATIBUren "Aske maitte" abestiaz  gozatu degu:

irratisaioa martxoak 8 "Emakumeen eguna"

Irudia
  https://twitter.com/gaztea/status/1103022369952608258 https://twitter.com/gaztea/status/1103022369952608258  Kaixo Gaurkoan eskolako emakumeak greban ditugu eta hau da geratzen ginenok prestatu dugun irratisaioa, ITZIÓN irratian, 2019 martxoaren 8an grabatua. Zuen gustokoa izatea espero dugu. Klikatu hemen saioa entzuteko Egun hau ospatu eta aldarrikatzeko, Arrate bideko ikasle eta irakasleak bideoa grabatu dugu.   klikatu hemen eskolako bideoa ikusteko Irrati saioan entzun ditugun abestiak ondorengoak dira: Zer izan " abestia, Huntza, Mafalda eta Tremenda Jauriaren eskutik Martxoaren 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna ospatzen da mundu osoan. Egun hau, mila zortzirehun eta berrogei eta hamazazpi urtean New York en ehun-fabrika batean berdintasunaren alde greba egiten eta hil zituzten ehun eta hogeitabederatzi emakumeen omenez ospatzen da. Antza jabeak eman zion sua lanteagiari.         ...

Ikerren urtebetetzea parkean ospatzen

Irudia
Atzo otsailak 28 osteguna, igerilekura joan ginen eta itzultzerakoan jolas parkean geratu eta Ikerren urtebetetzea ospatu genuen. Zorionak Iker!!

Gazta tarta

Irudia
Lehengaiak • Tipoa maria gaileta maria pakete bat   • 80g. gurina • 400g. philadelphia gazta • 200 ml esne-gain • 2 arrautza • Esne kondentsatuko bote txikia, 390 g gutxi gorabehera • marrubi edo fruitu gorrien mermelada apaintzeko PRESTAKETA: Ø   Gailetak birrindu eta giro-tenperaturarako gurinarekin   nahastuko ditugu, moldearen oinarrian jartzeko. Ø   Gainerako osagaiak batidora batekin edo hagaxka batekin nahastuko ditugu. Ø   Oinarriaren gainean bota eta 20minutuz 180º gradutara labean sartuko dugu. Ø   Hozten utziko dugu eta amaitzeko marmelada-geruza batez estaliko dugu.