Mezuak

SAN BLAS EGUNA ZIG GELAN

Irudia
Aupa kuadrilla Oraingoan Eibar eta inguruko herrietan oso kuttuna den San blas eguna ospatu dugu... San Blas opillak eginez nola ez. Orea eskolan egin dugu; Alde batetik osagaiak erosi ditugu; kilo bat irin 500g azukre 6 arrautza 100g gurina 100g txerri gantza anis esentzia 16g legami kimikoa Gantz biak nahastu ditugu azukrearekin krema bat lortu arte. Azukrearen kristal forma desagertzen da eta pomada antzeko bat egiten dugu. Anis bote erdia nahastuko diogu.. Ze usai gozoa... Orain arrautzak banan banan botatzen ditugu nahastea irabiatuz... poliki-poliki ostantzean moztu egingo zaigu nahasketa. Irina eta legamia bahetuko ditugu eta poliki-poliki nahastuko ditugu osagai guztiak. Oso garrantzitsua da pausu hau. Ez zaigu interesatzen glutena sortzea eta lasaitasuna behar dugu. Gau batetik bestera pausatzen utziko dugu hozkailuan ondo tapatuta plastikozko film batekin. Hurrengo egunean orea hozkailutik atera eta tenperatura hartzen utziko dugu mahai gainean. A...

DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKARA BISITAN

Irudia
Kaixo guztioi Abenduan denok dakigunez Durangora joaten gera, bai eskolatik, bai familian... eta aurten ere  ala egin dugu.  Euskal liburu eta Diskaren azokara. Goizean goiz trena hartu eta bertara joan gera Zig gelako ikasle, hezitzaile eta irakasle guztiak. Hain goiz heldu gara itxita zegoela, hamarretakoa egiteko denbora izan dugu bertan. Gainera Elgoibarko Zig gelako kideekin egin dugu topo. Egun batzuk lehenago punta puntan dagoen rap-era bat izan dugu bisitan Eibar BHIn; LaBasu... Oso hitzaldi interesgarri eta aberatsa izan zen eta gustura izan ginen denok. Azokan topatu genuen, baita heriko Sutagar taldekoak, Zea Mayzekoak, Doctor Deseo.... denak esango banu leku gabe geldituko giñake. Konturatu zaretenez hauek denak abeslariak dira. Musika oso garrantzitsua da gu denon bizitzan , zurean ere? Liburu pilloa ikusi genituen, gainera liburuak ere aldatuz doazte, postu batean liburu batzuk desberdin ikusteko app bat erakutsi ziguten... ikaragarrria. Goiz e...

KORONABIRUSA DELA ETA

Irudia
Kaixo guztioi Poliki poliki bagoaz Bloga betetzen. Urte hasiera nahiko kaxkarra izan dugu istripuak medio izan direlarik... baina lasai denok ongi gaude eta pozik. Oraingoan gu ere koronabirusaren "mobida"dela eta etxetik ari gara lanean eta Blogari astindu eder bat ematea izango da gure lanetako bat. Ikasle eta familientzat egoera hau oso gogorra delakoan gaude. Animo pillia eta txintxoak izan, eskolako lanak egiten joan eta gogoratu mindfudnessak zenbat laguntzen digun, azken aldian frogatu dugun bezala , erabili ezazue.  Oraingo egunetan jasoko dituzuen ekarpenak kurtsoan zehar egiten egon garen irteera eta ekintzei buruzkoak izango dira. Hau dena amaitzean astero blogean ekintza bat sartzen saiatuko gara... ondo izan eta zaindu zaitezte.. 

DEBARA ELENE TURRILLASEN ERAKUSKETAREN INAUGURAZIO PRIBATURA....

Irudia
Gaur oporrak hartu baino lehenagoko eskolako azken eguna izan da eta denok Debara egin dugu txangoa. Oraingoan irteera berezia gure ikasle eta ikaskide den Elene Turrillasen margoen erakusketari inaugurazioa eman diogu... Debara trenez joan gera.. ze nolako suertea daukagun tren geltokia izatearena. Omaima Murtziatik etorri berri den gure ikasle eta ikaskideak lehen aldiz ikusi du ainbeste maite dugun gure kauntauri itxasoa. Oso momentu unkigarria izan da.Argazki batzuk ere atera ditugu.. momentuak merezi bait zuen. Eta a ze nolako ongietorria egin diguten Deban... A ze nolako artista gure Elene... Zenbat aurpegi ezagun.. Eguna borobilla izan dela argi gelditu ez bada gerturatu Debara bertan bait dago eta gauza asko ditu eskaintzeko (Elenen erakusketa adibidez)... Ondo izan, ondo bukatu eta hobeto hasi urte berria. Hoy ha sido el ultimo dia de clase antes de vacaciones y hemos salido a Deba de excursion. Hoy la salida era especial.. Hemo...

SAN ANDRES EGUNAREN BEZPERA

Irudia
Bai, gaur ilak 29 Eibar B.H.I. n bihar San Andres eguna dela eta taloak egiten ibili gara. Euskal kulturaren ondarea ikasi eta gozatzeko aukera izan dugu. Arto-irinez egindako orea da taloa, gero eskuz bildu ondoren, eskuz zabaldu ditugun xafla biribilak egin ditugu. Eskolako ainbat irakasle ibili dira prestaketetan. Mahaiak, irina, ur beroa, gatza eta sua behar genuen eta taldeka jarri gaituzte. Zelako lan aparta... 😃 Eguerdiko 11 ak aldera jarri gara martxan..  orea bildu eta pixkat lasai utzi dugu. Geroxeago zatitu eta bakoitzak bere zatiari forma eman dio... batzuenak borobilak, besteenak borobilak izan nahian, batzuk meheak besteak lodiak... baina zenbat gozatru dugun lagun artean forma ematen saiatu garenean.. gero kontu askorekin sutan ipini ditugu... lehengo erara... sartagin hauek oso kerten luzea dute zuzenan su gainean ipintzen zirelako.. Eta amaitzeko taloaren barruan txorizo egosi bana eman digute... Gaur ia bazkalduta goaz etxera... Ea biha...

OSTEGUNERO PIZTINARA

Irudia
Kaixo Guztioi Ia denoi bezala guk ere oso atsegin dugu jatea eta parranda, baina jakin badakigu zer garrantzitsua den elikadura eta kirola. Ostegunero Ipuruako piztinara joaten gera. Bertan Daviden laguntzarekin kirola egiten oso ondo pasatzen dugu... Hasieran igerileku txikian egoten ginan eta bertan erronka bereziekin baliatuz uretan ondo moldatzen ikasi dugu. Omaimarentzat lehen aldia izan da eta hasieran oso urduri bazegoen ere denon laguntzarekin txapeldun bat dela erakutsi digu... Ze arro gauden denak. Ostegurero 11etarako bertan gaude eta institutotik oinez joaten gera taldean, bidea labur gelsitzen zaigu... Saioa amaitu eta gero gosez amorratzen egoten gara eta instutora bueltatu baino lehenago hamarretakoa egiten dugu. Gero poliki poliki bertara heldu eta ia jarraian jangelara. Ostegunak egun politak dira baina leher eginda amaitzen dugu 

URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO FERIA GERNIKAN

Irudia
Oraingoan gure aintzinako ohiturak ikasteko asmoz, sasoiko barazki, fruta eta ainbat produktu ikusi eta daztatzeko asmoz joan ginen Gernikara. Urriak 28 astelehena, urduri, pozik... irrikitan Gernikara joateko. Beti bezala Eibarren trena dagoela baliatuz hura hartu eta Lemoara joan gera goizean goiz. Ardantzako tren geltokian dugu hitzortua, Eibarko udaletxe atzekaldean. Josu ere etorri da gaur praktiketan jai zuenez Gernika ezagutzera animatu da. Lemoan trenez aldatu behar genuen, estazioa topera batzukin Eibar bertatik goaz elkarrekin. Eguraldi ona dago eta jende asko animatuko dela dirudi. Barre batzuk ere bota ditugu trenean... Poliki poliki lasaituz goaz eta musika entzun edo ta lagunekin berbetan oso laburra izan da bidea. Gernikara doan trena ia jarraian etorri da eta bertan gaude noiz abiatuko zain. Beteta doa, ze ondo transporte publikoa erabiliz gure ingurugiroa zaintzen laguntzen dugu. Gernikara heldu gera ti-ta batean, zenbat jende dagoen. Komune...

KALAMUA INGURUAK EZAGUTZERA IRTEERA

Irudia
Oraingoan eskolako beste taldeekin Kalamua ingurura joan gara Dena ez da izango jatea.. Gure osasuna oso garrantzitsua da. Horretarako ondo elikatzeaz gain kirola egitea ere komeni da eta konziente garenez institutuko beste talde batzuekin hemen bertan dagoen Kalamua inguruan ibili gara. Batzuk hobeto, besteak ahal genuena eginez baina ohitura ona dela konturatu gara. A ze nolako paisaia bertatik ikusi ahal izan duguna. Zelako goiz ederra pasa dugun denok elkarrekin eta gainera osasuntsu, gure gorputza zaintzen... Eguraldia ere lagun izan dugu.     

PINTXOAK PRESTATZEN...

Irudia
Eskolako lehen egunetan dena bere lekuan ipini eta poliki poliki sukaldera gerturatzn hasi gara.. Ikasleak poz-pozik eta gogo haundiarekin gerturatzen dira sukaldera. Oso gustoko dute jakiak kozinatzea eta baita nola ez jatea... Hona hemen argazki batzuk...