Mezuak

Azenario bizkotxoa

Irudia
Lehengaiak 1.      3 azenario handi (300g) 2.      200 g azukre 3.      200 g irin 4.      Gatza koilarakada ¼ 5.      Bi koilarakada legamia 6.      85 g mahats pasa 7.      100 ml ekilore olioa 8.      3 arrautza 9.      Kanela koilarakada bat Prestaketa 1.   Berotu labea 180 gradutara eta molde biribil bat olioztatu. Gainean laberako papera jarriko diogu. 2.   Birrindu azenarioak eta ontzi batean azukrea, irina, gatza eta legamia gehituko dizkiogu. 3.     Gehitu mahats pasak eta nahastu dena. 4.   Arrautzak irabiatu eta kanela gehitu ondoren beste guztiakin nahasiko dugu. 5.    Moldean bota eta labean 40 minutuz egingo dugu. Itxura xelebrea du, baina goxoa irten zaigu!!

Baratzan landare berriak landatzen udaberrian

Irudia
  Udaberria heldu da eta baratzean belar txarrak kendu ondoren atxurtu eta landare berriak sartu ditugu: letxuga eta tipulekin hasi gara.

Azalorea betxamel eta urdaiazpikoakin

Irudia
Lehengaiak   Azalorea   175 g urdaiazpikoa Tipulina   3 baratzuri ale 700 ml esne   70 g irin   Oliba olioa   Gazta birrindua Zatitu azalorea. Kazuela batean ur pixka batekin 15-20 minutuz egosi. Tipula eta baratxuri hortzak xehatu. Olio txorrotada batekin erregosi lapiko batean. Biguntzen direnean, irina erantsi. Gehitu esnea, gatz eta piperbeltz pixka bat, hagaxka batekin nahastu 6-8 minutuz. Jarri urdaiazpikoa dadoetan eta frijitu zartaginean olio apur batekin. Bexamelakin nahastu ondo. Jarri azalorea ontzi zabal batean, estali bexamelarekin, gazta birrindua bota gainetik eta labean gaina erre labean.    

irrati saioa 2019 apirilaren 5ean

Irudia
Kaixo denoi Hau da Eibarko ZIGeko ikasleen  hamalau garren irrati saioa,  ITZIÓN irratian, 2019 apirilaren 5ean grabatua. Klikatu hemen saioa entzuteko Huntzaren "Iñundik iñoare" abesti zoragarria. Neska honen iturria ez da agortzen. eta bestea Huntzarena ere, "gaztetxea bizirik"  

Sagar tarta

Irudia
OSAGAIAK Ore kraskatua ( pasta quebrada ) Gozogintza krema   2 errege sagar   Muxika-mermelada   Kanela PROZEDURA Bi piezako molde batean, ore kraskatua ipintzen da, gero labean sartzen da gogortzeko, 180 gradutan, 10 minutuan, gutxi gorabehera. Labetik atera eta gainean gozogintza krema botatzen zaio. Nahi izanez gero,   kanela hautsa bota daiteke kremaren gainetik. Honen gainean sagar xerra finak ipiniko ditugu, ahal bada, era politean. Berriro labean sartuko dugu sagarra, urre kolorea   hartzeko. Ontzi batean ur pixka bat, bi koilarakada azukre eta mermelada nahastuko ditugu, eta sutan ipintzen da dena ondo nahas dadin. Hau, tartari gainean emango diogu pintzel batez, distiratsu gelditzeko. GOZOGINTZA KREMA OSAGAIAK   Litro erdi bat esne      4 koilarakada azukre      3 gorringo     2 koilarakada arto irin  ...