Mezuak

KALAMUA INGURUAK EZAGUTZERA IRTEERA

Irudia
Oraingoan eskolako beste taldeekin Kalamua ingurura joan gara Dena ez da izango jatea.. Gure osasuna oso garrantzitsua da. Horretarako ondo elikatzeaz gain kirola egitea ere komeni da eta konziente garenez institutuko beste talde batzuekin hemen bertan dagoen Kalamua inguruan ibili gara. Batzuk hobeto, besteak ahal genuena eginez baina ohitura ona dela konturatu gara. A ze nolako paisaia bertatik ikusi ahal izan duguna. Zelako goiz ederra pasa dugun denok elkarrekin eta gainera osasuntsu, gure gorputza zaintzen... Eguraldia ere lagun izan dugu.     

PINTXOAK PRESTATZEN...

Irudia
Eskolako lehen egunetan dena bere lekuan ipini eta poliki poliki sukaldera gerturatzn hasi gara.. Ikasleak poz-pozik eta gogo haundiarekin gerturatzen dira sukaldera. Oso gustoko dute jakiak kozinatzea eta baita nola ez jatea... Hona hemen argazki batzuk...

Oporren ondoren eskolako lehen egunak

Irudia
Kaixo guztiei, berandu bada ere iada martxan gaude eta kostatu bada ere bagoaz poliki poliki orain artekoak zuekin partekatzera... Lehen egunak aspaldi pasa direla jakin badakigu baina arrazoi desberdinak direla medio ezin izan dugu lehenago bloggeatzen hasi. Aurten ere talde polita daukagu Eibar BHI ko ZIG gelan. Zortzi ikasle hiru irakasle eta hezitzailea. Aurten Itzioko eraikinetik Lehengo Zuloaga institutuko eraikinera pasatu gera.. Ez da lehen urtea; Josurentzat, Ikerentzat, Mugaitzentzat, Elenentzat, Maialenentzat eta Anerentzat  esate baterako. Maider irakaslea ere joan zen urtean ere hemen zegoen. Auten Xabier eta Omaima gehitu dira taldera eta Isabel, Hiart eta Maite ere. Ea poliki poliki aldaketaz beteriko urte honi itxura ematen diogun. Gogo haundiz eta poz-pozik gerturatu gera denok institutura baina oporrak ezin ahazturik gabiltza... http://www.eibarbhi.hezkuntza.net/eu/inicio1

Eskolako azken eguna

Irudia
Azken egunean, Maialenen urtebetetzeak eta Kepa, Inigo eta Gaizkaren agurra ospatu ditugu.

Te pastak

Irudia
L EHENGAIAK: Gurina 125 g. Azukrea 60 g. Kanela-koilaratxo erdia Gatz-apur bat Arinki irabiatutako arrautza bat Gozogintzako irina 250g. Txokolatea % 70 kakaoa Paper filma Laberako-papera PRESTAKETA 1.    Bigundutako gurina, azukrea, kanela eta gatza katilu batean jartzen ditugu. Hagaxkarekin irabiatzen dugu masa krematsua lortu arte. 2.    Ondoren arrautza gehitzen dugu pixkanaka, irabiatzeari utzi gabe. 3.     Azkenik, bahetutako irina gehitzen dugu masara; aurrena pixkanaka eta gero eskuekin hura guztiz integratu arte. Ez dugu gehiegi nahastu behar, bola bat eratu arte soilik. 4.     Masa biltzen dugu film-paperean eta hozkailura eramaten dugu 30 minutuz. 5.     Denbora hori pasata, masa irineztatutako azalera baten gainean jartzen dugu. Arinki oratzen dugu eta arrabol batez hedatzen dugu, 4-5 mm-ko lodiera xafla bat lortu arte. 6.     Labean aldez aurretik berotuko dugu ...

Bilbora irteera

Irudia
Hainbat ZIG gelak, Bilbora bi eguneko txangoa egin dugu elkarrekin. Oso ondo pasa degu eta lagun berriak ezagutru ditugu: Ermua, Zumaia, Elgoibar, Zarautz, Azkoitia...