Mezuak

SAN ANDRES EGUNAREN BEZPERA

Irudia
Bai, gaur ilak 29 Eibar B.H.I. n bihar San Andres eguna dela eta taloak egiten ibili gara. Euskal kulturaren ondarea ikasi eta gozatzeko aukera izan dugu. Arto-irinez egindako orea da taloa, gero eskuz bildu ondoren, eskuz zabaldu ditugun xafla biribilak egin ditugu. Eskolako ainbat irakasle ibili dira prestaketetan. Mahaiak, irina, ur beroa, gatza eta sua behar genuen eta taldeka jarri gaituzte. Zelako lan aparta... 😃 Eguerdiko 11 ak aldera jarri gara martxan..  orea bildu eta pixkat lasai utzi dugu. Geroxeago zatitu eta bakoitzak bere zatiari forma eman dio... batzuenak borobilak, besteenak borobilak izan nahian, batzuk meheak besteak lodiak... baina zenbat gozatru dugun lagun artean forma ematen saiatu garenean.. gero kontu askorekin sutan ipini ditugu... lehengo erara... sartagin hauek oso kerten luzea dute zuzenan su gainean ipintzen zirelako.. Eta amaitzeko taloaren barruan txorizo egosi bana eman digute... Gaur ia bazkalduta goaz etxera... Ea biha...

OSTEGUNERO PIZTINARA

Irudia
Kaixo Guztioi Ia denoi bezala guk ere oso atsegin dugu jatea eta parranda, baina jakin badakigu zer garrantzitsua den elikadura eta kirola. Ostegunero Ipuruako piztinara joaten gera. Bertan Daviden laguntzarekin kirola egiten oso ondo pasatzen dugu... Hasieran igerileku txikian egoten ginan eta bertan erronka bereziekin baliatuz uretan ondo moldatzen ikasi dugu. Omaimarentzat lehen aldia izan da eta hasieran oso urduri bazegoen ere denon laguntzarekin txapeldun bat dela erakutsi digu... Ze arro gauden denak. Ostegurero 11etarako bertan gaude eta institutotik oinez joaten gera taldean, bidea labur gelsitzen zaigu... Saioa amaitu eta gero gosez amorratzen egoten gara eta instutora bueltatu baino lehenago hamarretakoa egiten dugu. Gero poliki poliki bertara heldu eta ia jarraian jangelara. Ostegunak egun politak dira baina leher eginda amaitzen dugu 

URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO FERIA GERNIKAN

Irudia
Oraingoan gure aintzinako ohiturak ikasteko asmoz, sasoiko barazki, fruta eta ainbat produktu ikusi eta daztatzeko asmoz joan ginen Gernikara. Urriak 28 astelehena, urduri, pozik... irrikitan Gernikara joateko. Beti bezala Eibarren trena dagoela baliatuz hura hartu eta Lemoara joan gera goizean goiz. Ardantzako tren geltokian dugu hitzortua, Eibarko udaletxe atzekaldean. Josu ere etorri da gaur praktiketan jai zuenez Gernika ezagutzera animatu da. Lemoan trenez aldatu behar genuen, estazioa topera batzukin Eibar bertatik goaz elkarrekin. Eguraldi ona dago eta jende asko animatuko dela dirudi. Barre batzuk ere bota ditugu trenean... Poliki poliki lasaituz goaz eta musika entzun edo ta lagunekin berbetan oso laburra izan da bidea. Gernikara doan trena ia jarraian etorri da eta bertan gaude noiz abiatuko zain. Beteta doa, ze ondo transporte publikoa erabiliz gure ingurugiroa zaintzen laguntzen dugu. Gernikara heldu gera ti-ta batean, zenbat jende dagoen. Komune...

KALAMUA INGURUAK EZAGUTZERA IRTEERA

Irudia
Oraingoan eskolako beste taldeekin Kalamua ingurura joan gara Dena ez da izango jatea.. Gure osasuna oso garrantzitsua da. Horretarako ondo elikatzeaz gain kirola egitea ere komeni da eta konziente garenez institutuko beste talde batzuekin hemen bertan dagoen Kalamua inguruan ibili gara. Batzuk hobeto, besteak ahal genuena eginez baina ohitura ona dela konturatu gara. A ze nolako paisaia bertatik ikusi ahal izan duguna. Zelako goiz ederra pasa dugun denok elkarrekin eta gainera osasuntsu, gure gorputza zaintzen... Eguraldia ere lagun izan dugu.     

PINTXOAK PRESTATZEN...

Irudia
Eskolako lehen egunetan dena bere lekuan ipini eta poliki poliki sukaldera gerturatzn hasi gara.. Ikasleak poz-pozik eta gogo haundiarekin gerturatzen dira sukaldera. Oso gustoko dute jakiak kozinatzea eta baita nola ez jatea... Hona hemen argazki batzuk...

Oporren ondoren eskolako lehen egunak

Irudia
Kaixo guztiei, berandu bada ere iada martxan gaude eta kostatu bada ere bagoaz poliki poliki orain artekoak zuekin partekatzera... Lehen egunak aspaldi pasa direla jakin badakigu baina arrazoi desberdinak direla medio ezin izan dugu lehenago bloggeatzen hasi. Aurten ere talde polita daukagu Eibar BHI ko ZIG gelan. Zortzi ikasle hiru irakasle eta hezitzailea. Aurten Itzioko eraikinetik Lehengo Zuloaga institutuko eraikinera pasatu gera.. Ez da lehen urtea; Josurentzat, Ikerentzat, Mugaitzentzat, Elenentzat, Maialenentzat eta Anerentzat  esate baterako. Maider irakaslea ere joan zen urtean ere hemen zegoen. Auten Xabier eta Omaima gehitu dira taldera eta Isabel, Hiart eta Maite ere. Ea poliki poliki aldaketaz beteriko urte honi itxura ematen diogun. Gogo haundiz eta poz-pozik gerturatu gera denok institutura baina oporrak ezin ahazturik gabiltza... http://www.eibarbhi.hezkuntza.net/eu/inicio1

Eskolako azken eguna

Irudia
Azken egunean, Maialenen urtebetetzeak eta Kepa, Inigo eta Gaizkaren agurra ospatu ditugu.

Te pastak

Irudia
L EHENGAIAK: Gurina 125 g. Azukrea 60 g. Kanela-koilaratxo erdia Gatz-apur bat Arinki irabiatutako arrautza bat Gozogintzako irina 250g. Txokolatea % 70 kakaoa Paper filma Laberako-papera PRESTAKETA 1.    Bigundutako gurina, azukrea, kanela eta gatza katilu batean jartzen ditugu. Hagaxkarekin irabiatzen dugu masa krematsua lortu arte. 2.    Ondoren arrautza gehitzen dugu pixkanaka, irabiatzeari utzi gabe. 3.     Azkenik, bahetutako irina gehitzen dugu masara; aurrena pixkanaka eta gero eskuekin hura guztiz integratu arte. Ez dugu gehiegi nahastu behar, bola bat eratu arte soilik. 4.     Masa biltzen dugu film-paperean eta hozkailura eramaten dugu 30 minutuz. 5.     Denbora hori pasata, masa irineztatutako azalera baten gainean jartzen dugu. Arinki oratzen dugu eta arrabol batez hedatzen dugu, 4-5 mm-ko lodiera xafla bat lortu arte. 6.     Labean aldez aurretik berotuko dugu ...

Bilbora irteera

Irudia
Hainbat ZIG gelak, Bilbora bi eguneko txangoa egin dugu elkarrekin. Oso ondo pasa degu eta lagun berriak ezagutru ditugu: Ermua, Zumaia, Elgoibar, Zarautz, Azkoitia...